2017/03/15

 
 
                                                    GURE TXIKIAK
 
 
 
Haur hezkuntzakoek euren gorputzen siluetekin horma-irudi erraldoi bat egin dute.
 Margotzeko baliabide desberdinak erabili dituzte:oinak,eskuak,pintzelak,sagarrak....ze gustora ibili dira!
 
 
 
 
 
 

 
 

2017/03/09

eskola/arragua/basurama






Gaur sorpresatxo bat eduki dugu.Gure eskolara BASURAMA eta ARRAGUAKO kideak etorri dira.
Aldebatetik, zakarrontzira botatzen ditugun gauzei beste erabilera bat eman ahal zaiela azaldu digute.
Bestetik,plastikozko poltsak bererabiliz globo erraldoi bat sortuko dugula esan digute.
Horretarako lanean hasi gara baina ...ZUEN LAGUNTZA EZINBESTEKOA  da!!!!!!Edozein motatako plastiko(poltsak,negutegien plastikoak,fabrikako plastiko ezberdinak....)biltzen hasi gara.

NON BATZEN DIRA?UDALETXEAN ETA ESKOLAN.



ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!

MARTXOAK 8






 MARTXOAK 8



Martxoaren 8an emakume langilearen eguna ospatu genuen eskolan.

Horretarako etxetik  argazkiak ekarri ditugu eskolara.Argazkietan   gure familiako aintzinako 
eta gaur egungo emakumeak lanean agertu behar ziren.

Argazki guztiekin erakusketa bat antolatu dugu.Eta erakusketa hau Amorotoko herriko tabernan ikusi ahal duzue bihartik aurrera asteburu guztia.

Joan ikustera oso polita gelditu da eta!!!!


2017/02/05





Zinearen proiektua aurrera doa .
Aste honetan  aktoreak bihurtu gara eta  hain ospetsua den "MANNEQUI- CHALLENGE" grabatu dugu.
Baina ,zer da "MANNEQUI- CHALLENGE"?
Interneten birala bihurtu den azken erronka da .
Erronka honen helburua bakarra : kamera aurrean izoztuta geratzea.
Oso ondo pasatu dugu erronka hau burutzen eta denoi erakusteko irrikitan gaude.
Ikusi nahi al  duzue? 





2017/02/01

PROIEKTO BERRIA:ZINEA




   Gabonetako oporrak amaitu eta..... proiekto berriarekin hasi giñen:
                                           ZINEA!!!

















Gure zinearen txokoa ,eskolako ikasle,zein irakasle ekarritako gauzekin ornitu dugu :kamarak,palomiten potoak, zintak, fokoak.....etorri Amoroto eskolako zinera ikustera!!!!!





2016/12/16




                                            OLINPIADAK 2020 
                    AMOROTO ESKOLA   


Gaur gure proiektuari amaiera emateko,OLINPIADAK 2020 ospatu ditugu eskolan.
Horretarako olinpiadetako inagurazioa egin dugu,antortxa eskolatik frontoira eraman ,pebeteroa piztu eta.....HASI DIRA JOKU OLINPIKOAK.
Ondoren indarra hartzeko tartetxo bat egin eta hamaiketako osasungarria prestatu eta hartu dugu.Ummmmmm, bai goxoa!!!!
Indarra hartu eta gero ,olinpiadakin jarraitu dugu eta amaitzeko podiumnera igo eta bakoitzak bere saria jaso du.